Mandarinondoa

85,00

Mandarinondoak oso landare apaingarriak dira, bai lorategi eta patioetan jartzeko, baita zuhaiztiak edo heskaiak osatzeko aproposak.

SKU: Ext 011 Kategoria

Deskribapena

Jatorri asiarrekoa, mandarinondoa klima subtropikalerako aproposa den zuhaitza da. Laranjondoa baino txikiagoa da, eta adarburuak forma biribilduagoa du, baina hostotza iraunkorra du, eta loreak ere zuriak ditu. Horregatik, zuhaitz preziatua da apainduraren ikuspegitik. Fruituaren tamaina aldatu egiten da espeziearen arabera, baina laranjak baino txikiagoak izaten dira beti.

Produktu galkorrak direnez, baliteke irudian agertzen den landare berdin-berdinik ez izatea, ezta eskaera egitean, kolore eta tamaina guztiak izatea. Hala ere, irudian agertzen den landarearen ahalik eta antzekoena entregatzeko konpromisoa hartzen dugu.