Ordenagailu ondoan jartzeko kaktusa, pinu azalez eginiko lore ontzian

Kategoria

15,00

Azal naturaleko loreontzian transplantatutako ordenagailu kaktusa.

Deskribapena

Ordenagailu-kaktusa azkenaldian oso modan jarri den kaktusa da, erradiazioa xurgatu eta tresna elektriko txikiek sortzen dituzten uhin elektromagnetikoak ezabatzen baititu.

Cereus Peruvianus zutabe kaktus bat da, kolore berde urdinxkako zutabe bakarrekoa, eta goiko aldera adarkatzen da naturan bizi denean.

Landare perfektua da bai barrurako bai kanporako. Garrantzitsua da substratua lehortzen uztea berriro ureztatu aurretik.

Produktu galkorrak direnez, baliteke irudian agertzen den landare berdin-berdinik ez izatea, ezta eskaera egitean, kolore eta tamaina guztiak izatea. Hala ere, irudian agertzen den landarearen ahalik eta antzekoena entregatzeko konpromisoa hartzen dugu.